2. EBALUAKETA

OPERA

Egingo dugun beste ekintzen artean latineko opera dago. Aurten Orfeoren odisea egingo dugu. Latineko klaseetan gidoia egingo da eta grabatuko da eta musika libretto bat egingo duzue bakoitzak. Librettoak hurrengo gauzak izan behar ditu:
  • Obrako musikaren autorea eta haren biografia txikia.
  • Operaren laburpena.
  • Pertsonaien eta aktoreen biografia txikia.
  • Akto bakoitzean gertatzen denaren laburpena
Operaren librettoa notaren portzentai handia izango da.


IRAGARKIAK

Iragarkiei buruzko lan bat egingo dugu ebaluaketa honetan. Lanak bi parte ditu: lehena iragarkietan entzuten dugun musikari buruzkoa egingo dugu eta bigarrena guk egindako iragarki bat izan behar da. Horretarako3 edo 4 pertsonako taldeetan jarriko gara
Lehenengo lanean, taldeko pertsona bakoitzak mota hauetatik bat aukeratu behar du:

  • 60. eta 70. hamarkadetako iragarkiak
  • 80. eta 90. hamarkadetako iragarkiak
  • Gaur egungo iragarkiak
  • Musika klasikoa duten iragarkiak
Zenbait hamarkadetako iragarkiak egin behar dutenek bi hamarkadetako iragarkien konparaketa egin beharko dute.
Lan honek zenbait galderei erantzun behar die:
1.- PRODUKTUA? MARKA? NON AGERTU DA? ZENBAT SEGUNDU?:

2.- NORI ZUZENDUA?(Umeak, gazteak...)

3.- NOLA DAGO EGINDA IRAGARKIA? (Marrazki bizidunekin, pertsonekin...)

4.- NON GERTATZEN DA? (Basoan, hirian...)

5.- ZER ERABILTZEN DU ARRETA DEITZEKO? (Pertsona ezagunak, musika...)

6.- SLOGAN EDO ESALDIRIK BALU, AZTERTU:

7.- NOR EDO ZER AGERTZEN DA? (animaliak, marrazki bizidunak...)

8.- ZEREKIN ERLAZIONATZEN DU PRODUKTUA? (exitoarekin, edertasunarekin...)

9.-MUSIKARI DAGOKIONEZ
Transmititzen dituen baloreak:
Erantzun:
1-Musika iragarkiekin bat dator?
2-Zergatik uste duzu Publiziztak musika mota hori aukeratu duela?
3. Zein dairagarkien erabilitako musika talde, abeslari...kontatu pixka bat bere diskografia
4. Zergatik aukeratu duzue iragarki hau?

Lan honen bigarren partean iragarkietako musikari buruz ikasitako guztia praktikan jarriko dugu. Produktu bat sortu behar duzue eta haren iragarkia egin behar duzue. Musika kontuan izan. ZUEK ZARETE PROTAGONISTAK ETA IRAGARKIAN AGERTU BEHAR ZARETE!

Aurkezteko datak klaseanhitz egingo dira. Galderentzako komentarioak.



No hay comentarios:

Publicar un comentario